Castellano | Català | Galego | Euskera | English  
SEDLL
Inicio
 
 

Espainiako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Elkartea, 500 bazkide baino gehiago dituen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Erakunde honek, hizkuntzen eta literaturen irakaskuntza eta ikaskuntza, eta haien irakas baliabide adierazgarriak (ahozkoak, ez-ahozkoak eta ikusentzunezkoak) lantzen dituzten hezkuntza maila guztietako irakasleak, zein irakaskuntza ez-formalean jarduten duten profesionalak biltzen ditu.

Honako hauek dira erakunde honen helburu nagusiak:

  1. Hizkuntza eta Literaturaz diharduten hezkuntza-maila guztietako adituen arteko lankidetza sustatzea.
  1. Hizkuntza eta Literaturarekin lotutako gaiak irakas eta ikasteko beharrezkoak diren ikerkuntzak eta berrikuntzak sustatzeko asmoz, irakaskuntza berriztatzailea bultzatzea, eta didaktika arloan ikerketa jarduerak koordinatzea.
  1. Erakundearen barruan burutzen diren ikerketak eta didaktika esparruan egin daitezkeen berrikuntza proposamenak hedatzea.
  1. Erakunde hau osatzen duten bazkideek Literatura eta Hizkuntzaren heziketa arloan egindako lan interesgarriak (bai gizarte eremuan, bai eremu profesionalean) argitaratzea.
  1. Erakundeak lantzen duen eremua hobetzeko eta garatzeko baliagarriak diren iradokizun berriztatzaile guztiak sustatu eta bultzatzea.

Bere hastapenetik SEDLL erakundeak nazioarteko zenbait Kongresu (norberak aukeratzeko gaiak) eta Sinposium(gai monografikoak) antolatu ditu, bi urtean behin txandakatuta, azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran.
Topaketa hauek bai Espainiako unibertsitateetan bai nazioarteko unibertsitateetan egiten dira. Sinposium eta kongresuen aktak egokitzen den unibertsitatearekin batera argitaratzen dira.

Egun, urtera arte egindako Kongresuen aktak argitaratuak izan dira. Horrez gain, zenbait unibertsitatetan egindako sinposiumen aktak ere baditugu.

Egindako topaketak erreferente nabarmena izan dira hezkuntza jardueran eta bereziki hizkuntza eta estetiko-literarioaren heziketan, horren seinale arlo honekin lotutako irakesleen parte-hartze sutsua. Parte-hartze horri esker, hain zuzen, Espainiako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Elkarteak 1989. urtetik “Lenguaje y Textos” aldizkaria argitaratzen du, urtean bi ale kaleratzen dituelarik.

Jarraitu ahal edun-tzeko orrialdearen bisitak, hemen sakatzen du

 

 

 

 
© Sociedad Española de Didáctica de la Lengua y la Literatura. Todos los derechos reservados